Gasteiz Gaztelak inbaditu zuenean girotutako liburua aurkeztuko da

0
361

Euskal Herriko eta Arrasateko historiaren erakusketaren harira, ‘Habitat’ erakusketaren harira, liburuaren aurkezpena gaur (astezkena) izango da Kulturaten.

Irudia: Gure liburuak.

Gaztelako Erreinuak 1200. urtean Gasteiz setiatu eta inbaditu zuen, orduan Nafarroako Erreinuko hiribildua zelarik.

Gertaera historiko horretatik abiatuta, Aritz Ibarra Agirrezabalek ‘Gasteiz 1200, Defentsa amaigabea’ eleberri grafikoa egin du, Fernando Sanchez Aranazen gidoiekin.

Lan hau Nabarralde Fundazioak eta Martin Ttipia Elkarteak eman dute argitara, eta gaur (asteazkena) Arrasaten aurkeztuko dute. Ekitaldia 17:30ean izango da Kulturateko ‘klaustroetan’.

Aurkezpenean Beñi Agirrek ere parte hartuko du, eta ‘Habitat’ erakusketako bisita gidatuarekin batera egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen