Garazi & Sala eta Edu Zardoyak Dublin Pub-ean kontzertua emango dute

0
816

Baita beste zenbait lagunek ere, urtarrilaren 20an. Guztiek formatu akustikoan jardungo dute. Edu tuterarra dugu eta musikagintzan dihardu bai bakarlari bai taldekide gisa.

Kartela: Antolakuntza / Edu, Garazi eta Salaren argazkiak: Musikariak.

Edu Zardoya Diez (Tutera, 1999) musikagile eta gitarrista dugu, adibidez Erriberako Pimiento Radikal taldean diharduena.

Halaber, Zardoya Records-eko arduraduna da, eta bakarkako ibilbidea ere egiten dihardu. Hala, Arrasateko zuzenekoan formatu akustikoan ariko da.

Kontzertu berean eta baita akustikoki ere Garazi Barrena eta Asier Sala arrasatearrak ariko dira, beste lagunen parte-hartzearekin.

Orain arte Garazi & Sala bikoak hainbat kontzertu eman ditu han eta hemen.

Arrasateko kontzertua Erdiko kaleko Dublin Irish Pub-ean izango da, urtarrilaren 20an (zapatua) arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen