Garazi eta Sala: “Presoentzat argi izpitxo bat izan da gure kontzertua”

0
1584

Musikari arrasatearrek Martuteneko kartzelan abesti ezagunak partekatu zituzten gatibuekin, eta baloratu dute emanaldi “hunkigarria” izan dela.

Artxiboko argazkia: MB artxiboa.

Biko artistikoak aurrera jarraitzen du nazio mailan kontzertuak ematen, eta ekainaren 29an ezohiko leku batean aritu zen:

Donostiako Martuteneko espetxean, zelan sortu zen espetxe batean kontzertu bat emateko aukera?

“Ugaon kontzertu bat eman genuen eta bertan pertsona bat ezagutu genuen. Bera espetxeko antolatzailearekin harremanetan jarri zen” eta asmoa bete egin ahal izan zen.

Segurtasun arrazoiengatik Arrasateko lagunek ezin izan zuten emanaldia grabatzeko gailurik kartzelara sartu, baina ekitaldia positiboki baloratu dute:

“Kontzertua oso ondo egon zen, oso hunkigarria izan zen presoekin elkartzea”.

Kontzertuan abesti ezagunak partekatu zituzten, tartean ‘Zaindu maite duzun hori’, ‘Jolene’, ‘Ta ezer ez da berdin’, ‘Euskal Herrian Euskaraz’,…

Presoentzat “argi izpitxo bat izan zen gure kontzertua eta pozik horregatik! Beraz ondo!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen