Garazi eta Sala aritu dira goizean Ziorla Fest jaialdian

0
1013

Musakolak Ziorla Fest jaialdia ospatzen jarritzen du gaur. Jaialdia atzo arratsaldean ireki zuten Julene eta Unaik, Gaindegi tabernan eskaini zuten kontzertuarekin. Gaur goizean Garazi eta Sala bikotearen txanda izan da Iosu eta Iluna tabernen artean eman duten kontzertuarekin. Bertaratu direnek gozatu egin dute interpretatu dituzten bertsioekin.

Ez da izan gaur goizean Musakola auzoan gozatu ahal izan duten musika bakarra. Gaitaroek goizeko 11:00etatik aritu dira diana ematen.

Kontzertu gehiago arratsaldean eta igandean

Arratsaldeari dagokionez, 17:00etan Jey Juliwer tabernan Jim TNT arituko da. Ordu berean, Herri Eskolako aterpean, gaztetxoentzako diskofesta izango da, DJ Goikoren eskutik. Bestalde, Beberly tabernan Hankaz Gora taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Plater nagusia San Isidro plazan ospatuko den San Isidrockarekin iritsiko da, Hauek, Oihu!, Suzio13, Zeker eta Des-Kontrol taldeen parte-hartzearekin.

Jaialdia igandean itxiko dute beste bi kontzertuk, eguerdiko 12:30etan hasita. Ziorla tabernan Tolin mariatxia arituko da eta Txinato tabernan Patxi Luque bakarlaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen