Garazi, Edu eta Salak jendez lepo bete dute Dublin puba

0
1136

Garazi & Sala arrasatearrek eta Edu Zardoya tuterarrak kontzertu akustikoa eman dute Erdiko kaleko pubean, ikus-entzule ugari erakarriz.

Edu Zardoya Diez (Tutera, 1999) musikagile eta gitarrista dugu, besteak beste, Erriberako Pimiento Radikal taldeko partaide.

Halaber, Zardoya Records-eko arduraduna da, eta bakarkako ibilbidea ere egiten dihardu. Ildo honetan, Dublin Irish pubeko zuzenekoan ere formatu akustikoa baliatu zuen.

Kontzertuan ere Garazi Barrena & Sala Strummer bikoak gitarrari eragin eta ahotsa jarri zuten, zenbait lagunekin batera. Kontzertuak txalo beroak lortu zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen