Garaia Parke Teknologikoak, Osartenekin batera, erakundeen giza alderdia landu dute

1
299

Asteazken honetan “COVID-19a Erakundeetan. Laguntza psikosoziala pandemian zehar” Webinarra aurkeztu da.

Testua: Garaia Parke Teknologikoa.

Asteazken honetan, irailaren 23an, Garaia Parke Teknologikoan “COVID-19a Erakundeetan. Laguntza psikosoziala pandemian zehar” Webinarra aurkeztu da, parkeko Negozio Garapeneko eta Komunikazio arduraduna eta jardunaldian moderatzaile izan zen Idurre Albizu, Psikologia Aplikatuan aditua den Iñigo Calcedo, OSARTEN enpresako Osasun eta Ongizate Zerbitzuko arduraduna den Iñigo Garatxena, eta azkenik, Bizkaiko Psikologia Elkargotik, Iker Atxaren parte hartzearekin batera.

Jardunaldiak, telematikoki, era guztietako sektore eta enpresetako partikularrak eta profesionalak bildu ditu, bizi dugun unearen ondorio psikosozialen, egoera emozionalaren eraginak prebenitzeko eta zuzentzeko tresnen eta protokoloen eta langilegoak COVID-19an zehar eta ostean behar duten laguntzaren garrantziaren inguruan ikasteko eta ezagutzeko gogoarekin.

OSARTENek baieztatu du, egungo pandemian, langilearen osasun psikologikoa eta emozionala enpresen euskarria dela

Arintze prozesuaz eta normalitate berrirako itzuleraz hitz egiten hasi gara, baina, seguru ahal gaude pertsonak beren konpetentzia pertsonaletara itzultzeko prest daudela psikologikoki?

COVID-19k eragindako osasun-larrialdia dela eta, enpresak oso ahalegin handia egiten ari gara erakundea aldatzeko eta egokitzeko. Denbora-tarte oso txikian, jarduera asko aldatu eta eraldatu egin dira, esaterako, lan-baldintzak, prozedurak eta metodologiak, ekoizpen-prozesuak eta baita enpresaren jarduera bera ere.

OSARTEN enpresak argi dauka antolaketa aldaketa horiek guztiek, bat-batekoak, gogorrak eta nahi ez direnak izan arren, eragina izan dezaketela langileen osasunean eta ongizatean.

“Badakigu arrisku biologikoaren atzetik psikosoziala etorriko dela. Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da aurrea hartzea, pertsonak enpresetara itzultzeko nola prestatu eta haien osasun psikologikoa eta emozionala datozen aldaketen aurrean nola babestuko ditugun pentsatzea. Gure lantaldeak maila psikologikoan eta emozionalean nola dauden balioestea eta behar duten euskarria ematea desberdintasuna izan daiteke, jarduerari berrekiteko eta eusteko.”– Iñigo Calcedo (OSARTEN)

Bizkaiko Psikologia Elkargoak enpresa psikologoak erakundeetan sartzearen aldeko apustua egin du

Pandemia inflexio-puntu bat izan da, eta horrek are gehiago nabarmendu du estatu emozionalek lan-arloan duten eragina.

Ziurgabetasunak eragindako antsietate, beldur, estres edo doluagatiko kontsultak ugaritu egin dira, batez ere 30 eta 59 urte bitarteko pertsonen artean. Pertsona horien sintomarik ohikoenak insomnioa, obsesioak, kontrolik gabeko beldurra eta suizidioa dira.

Covid-19aren osteko egoerak bizkortu egiten du ongizate-politiketatik antolaketa-ereduak berritzeko dagoen premia eta aukera.

Kudeaketa-eredu humanistek eta pertsonengan zentratutakoek, lan-baldintzak errazten eta zaintzen dituzte, pertsonek sormen- eta harreman-gaitasunak zabal ditzaten, eta aldi berean, errentagarriak dira produktibitateari dagokionez.

Enpresak lehiakorragoak egiten dituzte talentua atzematen eta atxikitzen laguntzen duten heinean. Gainera, errentagarriagoak bihurtzen dituzte ,arazo isil mota horrek dakarren inpaktu ekonomikoa murriztuz, hau da, bajak, txandakatzea, produktibitate eza, akatsak, konpromiso txikia eta abar.

Covid osteko egoerak argi utzi digu Psikologoak erakundeetan izan dezakeen rola ahula dela eta urrun dagoela antolakuntzako psikologia klasikotik (hautaketa, prestakuntza eta/edo karreraren garapena). Hortaz gain, psikologia klinikoa, erakunde esparruan aplikatzetik gertuago dago. Erakundeko psikologoaren funtzioak eta zereginak osasunaren alderdiekin lotuta daude; besteak beste, arrisku psikosozialen prebentzioarekin eta osasun emozionalaren sustapenarekin, esku-hartzea psikologikoa.

Erakunde-psikologoaren zeregina batzuetan, erakundeko pertsonek bizi dituzten egoerak behatzea, entzutea eta baloratzea da, ondoren esku hartzeko. Esku-hartze horiek, barne-azterketak egitetik, barne-harreman eta -komunikazio egokirako neurriak ezartzea eta horien jarraipena egitea ekar dezakete, emaitza egokia ziurtatzeko.

Bizkaiko Psikologia Elkargoak proiektu pilotu bat jarri du abian, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu Sailak finantzatzen duena. Proiektu horretan, esku-hartze praktikoko tresnekin trebatzen ari dira 15 psikologo, eta psikologoen kontratazioa finantzatuko da 12 enpresatan esku hartzeko.

Iruzkin 1

  1. Laguntza psikosoziala zuek?! fallta zitzaiguna! Zuek zuen poltsikoak besterik ez dituzue betetzen eta besteon ongizatea axola ez!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen