Arrasate Zientzia Elkarteak Monterrongo sekuoiak, parrokia, udaletxea eta San Frantzisko erakutsiko dizkie.
Argazkia: MB artxiboa.
Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Garagune Arrasateko pertsonek urriaren 14ean bisita gidatu bat izango dute, Arrasate Zientzia Elkarteko lagunekin.
Izan ere, elkarteko lagunek Arrasateko zenbait ondare erakutsiko dizkiete: Monterron parkeko sekuoia ikusgarriak, San Joan Batailatzailea parrokiako bitxikeriak, udaletxeko pleno aretokoak eta San Frantzisko komentu ohikoak.
Udaletxean udal-ordezkari batek ongietorria emango die. Bisita gidatuaren izenburua ondorengoa da: ‘Arrasate mugarik gabeko ondarea’.