Kartela: Garagartzako auzo batzordea. Argazkia: MB artxiboa.
Garagartza auzoak San Mielak ospatuko ditu irailaren 29tik urriaren 1era. Aurreko urteetan bezala, jai batzordeak egitarau zabala antolatu du haur eta helduentzat.
Jaiak ostiralean, irailak 29, hasiko dira Ikurrinaren igoerarekin arratsaldeko 19:00etan. Lehen egunean Buzkantza jana eta Buzkantza Rock jaialdia ez dira faltako. Aurten Kontralde, Oihu!, Assata eta No Somos Cicatriz arituko dira.
Larunbatean, irailak 30, goizeko 11:00etan dianak auzoko bizilagunak esnatuko ditu eta goiz osoan zehar umeentzako ekintzak izango dira. Eguerdian auzotarrak bazkaltzeko elkartuko dira, baita ere, bingoan jokatzeko eta Irrintzi txapelketarekin gozatzeko. Bertsolariak eta lamiaren etorrera ere ez dira faltako. DJ Goikolea arduratuko da larunbat arratsaldea eta gaua girotzeaz.
Igandean, urriak 1, haurrentzako jarduerak ere izango dira goizean. Meza naguziaren ondoren, euskal dantzak eta auzo luntxa izango dira.





