stiralean protagonista buzkantza izan bazen, gaur proposamen udatiarragoak izan dituzte menuan eta eguerdian egindako paella jana izan da egunaren ardatza. Bazkalostea binguarekin, irrintzi txapelketierekin eta umeentzako jolasekin luzatu dute, arratsean Buzkantza-rock-eko kontzertuei paso emateko.

Dagoen gaugiroarekin, gautxorienek jaia ordu oso txikietara arte luzatzeko arriskua handia da gainera.

Biharko indarrak gordetzeko gai direnek ere izango du zerekin gozatu, bazkal ordurarte haurrentzako jolas eta buruhandiak, meza, Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen erakustaldia, vermuteue eta auzo luntxa ere iragarriak baitituzte. Eguraldi bero hauekin, toki gutxi Garagartza baino egokiagoak udako giro hauetaz gozatzeko.









