Galder taldeak kontzertua eskainiko du Kooltur Ostegunetan

0
1518

Beheko testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, urriak 23, Galder taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

‘Galder’ Dut, Kuraia, Berri Txarrak, Bazka eta beste talde batzuetan bateria jotzaile aritutako Galder Izagirre-ren proiektu pertsonala da. 

Pandemian bere kantu propioak idatzi eta grabatzeari ekin zion. Berak hartu zuen ardura guztia eta ‘Esc’ izeneko lana Forbidden Records-ekin argitara eman zuen. Sintetizadoreek pisu dezentekoa hartzen dute eta baita baxuak ere; ez da hain gitarreroa eta hurbilago dago elektronika, post-punk eta pop-rocketik.

Orain, jasotako harrerari esker eta agertokietarako taldea osatuta, zuzenekoak egiteari ekin dio honako formazioarekin: Ilargi Agirre (bateria), Onintze Garcia (gitarra), Haize Carricaburu (teklatuak), Hodei Esteban (baxua) eta Galder Izagirre (bateria, ahotsak eta gitarra). 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen