Euskal kulturarekin lotutako galderak jasotzen ditu denborapasa berriak.
Webgune berria jarri dute Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek euskal kultura bultzatzeko asmotan: Galdebide. Oraingoz, test txapelketa bat da: euskal kulturaren gaineko trivia erako galderak, Egunean Behin jokoan bezala hiru erantzun aukerarekin.
Momentuz 15 test daude, bakoitza hamar galderakoa. Euskal kulturakoak dira, identifikatu herria edo pertsonaia, musikari buruzko galderak, zopa-letran hitz bat aurkitu, esaera zaharrak osatu…