Gabonetako Artisautza Azoka egingo da Seber Altube plazan

0
690

Argazkia: MB artxiboa. Kartelak: Antolakuntza.

Abenduaren 16, 17, 23 eta 24an Gabonetako Artisautza Azoka egingo da Seber Altube plazan. Azoka zabalik egongo da larunbatetan goizeko 10:30etik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan goizeko 10:30etik eguerdiko 14:00etara.

Larruarekin egindako produktuak, zeramika, bitxiak, kremak, poltsak eta abar… erosi ahal izango diren postuez gain, antolatu dituzten tailerretan parte hartu ahal izango da. Igandean, abenduak 17, goizeko 11:00etan Eko Makilajea tailerra egongo da, eta abenduaren 23an, larunbata, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:30ean bi estanpazio tailer izango dira. Tailer guztiak Seber Altube plazako karpan izango dira eta izena eman beharko da. Plaza librerik geratzen bada, tailerraren egunean iristen diren lehenengoek parte hartu ahal izango dute. Abenduaren 24an, igandean, saski bat zozketatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen