Miren Urbieta sopranoak, Igor Peral tenoreak, Alberto Arrabal baritonoak eta Arkaitz Mendoza piano-joleak taula gainean jardun zuten. Publikoak Amaiako aforo egokitua ia osorik bete zuen.
Arrasateko Ozenki opera-zaleen elkarteak antolaturik, atzo arratsaldean gala lirikoa izan zen Amaia Udal Antzokian.
Publikoak aforo egokitua ia goraino bete zuen, eta gustura jarraitu zituen ahots eta piano doinu bikainak: Miren Urbieta sopranoa, Igor Peral tenorea, Alberto Arrabal baritonoa eta Arkaitz Mendoza piano-jolea.
Emanaldian zehar gozagai izan ziren aria eta erromantza onenetarioak, zarzuela eta gabon-kantak. Hauen artean bideoetan ikus-entzungai duzuen ‘Hator, hator’: