Gaba Baltza dela-eta antolatutako programaren barruan, 12 urtetik gorako nerabeak disfrutatzen ari dira asteburu osoan zehar Gaztelekuan, tren geltoki zaharrean, antolatutako ihes bidea eta zentzumen gelaz. Sartzera ausartu direnek beldurra pasatzeaz gain, asko disfrutatu dute. Eta oraindik probatu ez dutenek, bihar arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara denbora daukate probatzeko.