‘Flamenco etxea 2’, Kepa eta Kenare Urteaga barne, arrakastatsua izan da

0
837

Ikuskizunean ere parte hartu dute Gorka Hermosa, Oreka TX, Toti Martinez de Lezea, José Luís Montón, Nerea Quincoces, Mariana Collado eta Garikoitz Mendizabalek. Ekitaldiak publikoaren txalo beroak lortu ditu.

Euskal musika eta flamencoa elkartu ditu ikuskizunak gaur arratsaldean, Amaia Udal Antzokian, eta ikus-entzule ugari erakarri du.

Gorka Hermosa soinujolearekin eta José Luís Montón gitarristarekin batera, zenbait artista aritu dira oholtza gainean: Toti Martinez de Lezea idazlea, Oreka TX txalapartariak, Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak, Mariana Collado dantzariak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak.

Baita bi arrasatear ere: Kepa Urteaga trikitilari eta musikariak, eta bere alaba Kenare, panderoari eraginez. Kepa soinujole gisa, besteak beste, Zumarragako Trikitixa talde familiarreko kide da.

Gaur hunkituta azaldu da, izan ere, lehenbiziko aldiz emakumezko batek talde honetan aritu da, bere alaba Kenare.

Ekitaldiaren azken partean ‘Zumardi’ abestia eskaini dute, besteak beste, eta ondoren goian aipatutako artista guztiak elkarrekin aritu dira. Ekitaldiak publikoaren txaloaldi luze eta beroa lortu du.

Erlazionatutako elkarrizketa:

“Ohorea izango da musikari handiekin oholtza partekatzea domekan”

2022ko urtarrilaren 27an argitaratutako elkarrizketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen