FEZE musikagile arrasatearrak Aurresku remixa aurkeztuko du abenduaren 22an

0
729

23 urteko ekoizlea Bartzelonan eta Ingalaterrako Southampton-en musika elektronikoa sortu eta ekoitzi du, hainbat kolaboraziotan. Arrasateko Santamas egunean ‘Aurresku 2.0’ ikus-entzungai jarriko du arrasatearrak “giroa apur bat alaitzeko asmoz”.

Bideoaren grabatzailea eta produktorea: @irenehacefotos

Julen Larrañaga ‘FEZE’ Arrasaten jaio zen 1997ko martxoaren 25ean. Musika-eskolan 7 urte ikasten zeramatzanean, ohartu zen (Ingeniaritza ikasketen bigarren mailan) musikara “zuzenduko nuela nire bizitza osoa”.

Bere ibilbidea Arrasate Musikalen hasi zuen, bertako bandan bonbardinoa jotzen. Aldi berean, bateria lau urtez ikasi ostean, punk/rock talde bat sortu zuen hiru lagunekin batera [D.L.U].

18 urte zituela FL Studio programa ezagutu zuen, eta honek “ahalbidetu zidan nire sormena garatzea muga barik”.

19 urte zituenean Ingeniaritza ikasketak uztea erabaki zuen, baita Bartzelonara joatea ere ekoizpenaren munduan profesionalki trebatzeko (Microfusa). Bi urteren ostean Ingalaterrako Southampton hirira joan zen (Solent University) ikasketak osotzera.


Kataluniako hiriburuan musika elektronikoa eta urbanoa sortu zuen, batez ere artista independenteen eta Warner Chappell-eko konposatzaileen proiektuetan kolaboratuz. Gainera, LEVIS music project 2019an parte hartu zuen, ALIZZZ buru.

Southamptonen bere burua bideratu zuen esparru urbano ingelesera gehienbat, tokiko hainbat artistekin kolaboratuz. “Gaur egun hazkuntza prozesu batean nabil, tiktok eta instagrameko hainbat bideo birali esker. Hala ere, oraindik ezin da lan asko entzun, eta 2021a izango da zenbait proiekturen sustapenen urtea. Horietan lan egiten nabil azken bolada honetan ekoizle eta konposatzaile gisa”.

Goian aipatutako bideo batzuk TikTok eta Instagramen argitaratu ditu (50 k + jarraitzaile lortuz, hau da, 50.000 jarraitzaile baino gehiago ditu), “hainbat artista ezberdinekin kolaboratzen (sinatu gabeak, Universal Music, …) eta nire abesti originalak egiten”. Horietako zenbait hemen dituzue:

Testuinguru horretan “Covid-a harrapatu eta 15 egun etxean egon behar izan nintzenez, Euskal abesti tradizional bati ‘remix’ edo birirudikapen bat egitea bururatu zitzaidan. Hasieran denbora pasatzat hasi nuen, baina serio bukatu eta kaleratzeko 15 egun falta dira”.

Horrela, Feze produktore eta konposatzileak iragarri du bere lehen single-a, ‘Aurresku’ izenekoa, abenduaren 22an entzungai izango dela.

Jakin badakigunez, Aurresku dantza tradizional bat da, abesti mitiko bati jarraituta. Fezek “melodia hau berrirudikatu nahi izan dut, eta genero ezberdinak uztartu ditut, Aurresku 2.0 bezala har daitekeena sortzeko”.

Arrasatearrak gura du estreinaldiaren eguna abenduaren 22a izatea, Arrasateko Santamas “eguneko giroa pixka bat alaitzeko, aurten ezingo baita ohi bezala ospatu, jakinak diren arrazoiak tarteko”.

Lan honek tradizionala eta modernoa elkartzen ditu, eta Fezek “bere sustraietara jo du bere bakarkako lehen kantuan”. Santamas egunera arte itxaron beharko dugu berau ikus-entzuteko:

Gordetzeko aukera (atera baino lehen): https://ps.onerpm.com/3676610370
Spotify: https://open.spotify.com/artist/1xlVmQZG9B9MOy6TVcsekC
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCPQo7Xz8VuAKsG7RUckm0TA
Sare sozialak: https://feze.fanlink.to/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen