Ferrocarril Vasco Navarro-ko Bide Berdearen sustapen-tresna berriak sortu dira

0
1324

Testua: Arrasateko Udala

Sustapen-tresna berri horien beste erakargarritasun bat digitalizazioa da, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko iruditan eskaintzeko.

Ferrocarril Vasco Navarro-ko Bide Berdearen sustapen-tresna berriak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, zeina Arrasateko Udalerritik pasatzen den eta berriki berritu duen Udalak seinaleztapena.

Nabarmentzekoa bide hau sustatzeko propio sortu den web berria, non eskaintzen diren sustapen-bideoetako batzuk eta argazki-artxibo bat. Bideoen artean 14 minutuko dokumental bat dago, gizartearen sentsibilizaziora eta sustapenera zuzendua, eta bertan ematen dira ezagutzera trenbidearen historia eta ibilbideak eskaintzen dituen aukerak; baita sare sozialetarako hiru sustapen-bideo ere.

Sustapen-tresna berri horien beste erakargarritasun bat digitalizazioa da, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko iruditan eskaintzeko. Gainera, bidearen argazki-artxibo txiki bat landu da sustapenerako hedabide desberdinetan erabilia izan dadin.

Bi erakundeek gogora ekarri dutenez “bide berdeak irisgarritasunaren, mugikortasun ez motordunaren eta gure ondare industrialaren memoria berreskuratzearen etsenplu bat ere dira”. Zentzu horretan, bide berdeak turismo industrialaren baliabide nagusietako bat dira “trenbide zaharren garapena beharrezko elementu bat baitzen XIX. eta XX. mendeetako industrializazioan, eta zentzu horretan orain garenaren funtsezko parte bat ere da. Gure historia industriala gaurko Euskadiren osagai bereizezin bat da, eta alderdi horretan bide berdeek lagundu egiten dute turismo industrial hau suspertzen”.

Informazio gehiago: https://viaverdevasconavarro.com/vias-verdes/vasco-navarro/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen