Ferrerias kalean jai giroa eta umore ona nagusitu da

0
3950

Ferrerias kaleko jaiak ari dira ospatzen gaurkoan. Goizean etxafleroek eta txistulariek girotu dute kalea eta arratsaldea ere ekintzaz beterik etorri da.

Haur jolasekin hasi da arratsaldeko plangintza. Besteak beste, itxulapikoekin ‘piñata’ jolasa, arrautza lasterketa edo aulkien jolasa izan dira. Urtero bezala, haurrek, gozokiz eta diruz eta jostailuz jositako sariak irabazteko, dena eman dute.

Gero, indarrak errekuperatzeko txokolatada egin dute lagun giroan. Ondoren, txistulariak eta erraldoien konpartsa txikia aritu dira kalea alaitzen. Erraldoiek Portaloian hasi dute konpartsa eta Ferreriaseko afarirako prestatutako karpen azpitik ezin direnez pasatu, Erdiko Kalera sartu dira une batez. Gero, berriro jaiak ospatzen diren kalera buetatzen dira eta Irati tabernatik gora jarraitu dute ibilbidea.

Jaiek aurrera jarraituko dute gauen, kale afariarekin eta osteko Kaixo taldearen dantzaldiarekin. Gainera, kubatar iraultza oroitzeko mojito gaua ere bada gaurkoa. Hona emen eguerdiko eta arratsaldeko argazkiak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen