Fermin Muguruza eta Añube Monterronen ariko dira uztailaren 6an

0
2112

Jaialdi berean Nakar taldeak ere kontzertua eskainiko du, Mondra&Roll festibalaren testuinguruan.

Kartela: Fermin Muguruza.

Mondra&Rollek jakitera eman du “San Fermin bezperan eta SARRI SARRIren 40. urteurrenean, Fermin Muguruzak emanaldi esklusiboa egingo duela Arrasaten, Monterron parke ikusgarrian”.

Antolakuntza berberak gaur azaldu du “Mondranrollaren abonua duzuenok, sarrera 15 euro + gastuak prezio murriztuan eskuratzeko aukera izango duzue”.

Deskontu hori lortzeko, “Mondranrollaren sarrera zenbakia/Zure abonuaren lokalizatzailea (gidoia barne) jarri beharko duzue erosketa egiterakoan”.

“Horrez gain, 3 egunetarako, 2 egunetarako eta Fermin Muguruzaren gauerako abonua erosi ahal izango duzue prezio murriztuan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen