Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.