Fede Aguado & Danny del Toro Arrasaten ostegunean

0
178

Silvia Marsorekin etorri ondoren, Danny del Toro Arrasatera itzuliko da bere harmonikarekin ostegun honetan. 19.00etan, Kajoiko terrazan izango dugu eta oraingo honetan, Fede izango du lagun gitarran.

Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Fede Aguado gaztelerazko bluesaren historietako bat da. Bizitza osoa ibili da Espainia osoan zehar bere kantak jotzen, bai klubetan, eta baita jaialdirik onenetan ere. Oraingoan, Music Republic Magazinek (UK) 2019ko artista akustiko onena izendatutako eta Europa osoan zehar jotzen dabilen Danny del Tororen harmonikak lagunduta dator, letra dibertigarriak eta errebindikagarriak eskaintzera. Ikusi dezakezuen bezala, ez galtzeko moduko bikoteaz gozatu ahal izango dugu Arrasaten.

Zatoz eta gozatu gurekin aparteko kontzertu honetaz!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen