Familia zaurgarritako 53 ume Eskola Kirolean aritzea lagundu du Udalak

0
168

Arrasateko familia zaurgarrietako 53 haurrek Leintz Eskola Kirolean parte hartzeko, Udalak matrikularen %90 ordaindu du.

Udalak 5.261 € zuzendu ditu honetarako, bigarren aldiz, eta Eskola Kirolaren garrantzia azpimarratu du: “Eskola-kirola ezinbesteko eta berebiziko tresna bat da gure udalerriaren eta arrasatearren etorkizuna kirolaren balioetan hezteko: tresna bat bizikidetzaren, euskararen, berdintasunaren, aniztasunaren, parte hartzearen eta naturarekiko harremanaren oinarrizko balioak lantzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen