372 bazkide ohik eta oinordekok kasazio-helegitea aurkeztu zuten MCCren aurka, eta Madrilgo auzitegiak 2022an onartu zuen. Epaitegi berberak ebazpena jakinarazi du oraintsu, onartuz “2014ko ekainaren 5eko administrazio-konkurtsalaren behin-behineko txostena ez zela nahikoa izan kaltearen benetako garrantziaz konturatzeko, ezta zegozkion ekintza-judizialak egiteko ere”. Hala ere, ez du onartu 2015eko otsailaren 5eko data abiapuntutzat hartzea, “kooperatibaren deuseztatzea” ordurako “adostua” zelako “2014ko martxoaren 18ko autoaren bitartez”. Horrela, Auzitegi Gorenak berretsi egin du Probintzia-Entzutegiaren ebazpena.
Argazkia: MB artxiboa.
Fagor Electrodomesticosen itxieraren harira, 959 bazkide ohik eta hainbat oinordekok demanda aurkeztu zuten.
Demanda hau Mondragon Corporacion Cooperativaren aurka jarri zuten Bergarako epaitegian.
Auzi-jartzaileek eskatzen zuten MCCek kalte-ordainetan 47.829.237,95 € ordain ziezaizkiela, baita interesak eta kostak ere.
MCCek kontrara eskatu zuen demanda bere osotasunean gaitzestea, eta epaile-magistratuak hala egin zuen 2018an, argudiatuz demandaren “preskripizioa”.
MCCren absoluzioa errekurritu egin zuten 903 bazkide ohik eta hainbat oinordekok, Gipuzkoako Probintzia-Entzutegian helegitea aurkeztuz.
Alabaina, entzutegi honek 2019an baieztatu egin zuen Bergarako epaitegiak jakinarazitako sententzia.
372 bazkide ohi edo hauen oinordekok bide judiziala jarraitu zuten, eta espainiar estatuko Auzitegi Gorenari kasazio-errekurtsoa aurkeztu zioten.
Auzitegiak tramitera onartu zuen 2022. urtean, eta prozesu judizialean MCCren ordezkaritzaren hitzetan, bazkide ohiek enpresen egoera “ezagutzen zuten”.
Auzitegi Gorenak bere ebazpena eman berri du azalduz “kaltetuak sufritutako kalteen garrantziaren berri izatean, orduan zehazten dela preskripzio epearen lehenengo eguna”.
Auzitegiak ondorioztatu duenez, “auzi-jartzaileek hiru momentu gako izan zituzten” horretarako, hau da, euren dirua itzuliko ez zitzaiela jakiteko:
“Hartzekodunen lehiaketaren aurkezpena, administrazio konkurtsalaren behin-behineko txostenen elaborazioa eta Cata enpresari aktibo nagusien salmenta”.
Auzi-jartzaileek argudiatu izan dute epea abiatu behar zela ofizialki komunikatu zitzaienean ordutik aurrera ez zirela bazkide izango, hots, “2015eko otsailaren 5ean”.
Ildo honetan, Auzitegi Gorenak onartzen du “2014ko ekainaren 5eko administrazio-konkurtsalaren behin-behineko txostena ez zela nahikoa izan kaltearen benetako garrantziaz konturatzeko, ezta zegozkion ekintza-judizialak egiteko ere”.
Hala ere, auzitegiak berak ez du onartu 2015eko otsailaren 5eko fetxa abiapuntu bezala, “kooperatibaren deuseztatzea” ordurako “adostua” zelako “2014ko martxoaren 18ko autoaren bitartez”.
Espainiar estatuko Auzitegi Gorenak duela gutxi epaia jakinarazi du, 2025eko apirilaren 21ean, eta gaitzetsi egin du 372 herritarren errekurtsoa, Probizia-entzutegiaren sententzia berretsiz.




