Fagor Ederlan (bozken %50’6arekin), Udala, Ospitalea, Polmetasan,… lanuzteak egiten ari dira

1
4097

Palestinarekin elkartasunez, Ederlanen bozken %50’6 lanuztearen aldekoa izan da, eta Fagor Automationen %66. Mankomunitatean, Emunen edota Gaikin ere lanuzteak egin dabiltza, Laboral Kutxako egoitzan ordea ez.

Bideoa: Herritar bat / Argazkiak: Lanuzteen antolakuntza.

Instituzio, kooperatiba, bestelako enpresa zein elkarteetako hainbat langile kalera atera dira, Israelen genozidioaren aurka, eta Palestinar Herriaren askatasunaren alde. Ekimen honen Antolakuntzatik ondorengo bozka kopuruak eman dira jakitera:

Fagor Ederlan:

  • Baiezko botoak: 709
  • Ezezko botoak: 608
  • Boto zuriak: 67
  • Boto baliogabeak: 15

Fagor Automation:

  • Baiezko botoak: 238
  • Ezezko botoak: 102
  • Bozka zuriak: 19
  • Baliogabeko botoa: 1

Laboral Kutxaren egoitza:

  • Ezezko botoak: 104
  • Baiezko botoak: 91
  • Boto zuriak: 19

Aretxabaletako Coprecin:

  • Baiezko botoak: 252
  • Ezezko botoak: 158
  • Bozka zuriak: 19
  • Baliogabeko bozkak: 11

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen