Ezinegona Arrasateko Udaltzaingoan

25
7020
LANA

Udaltzain horiek jakitera eman dute Udaltzaingoan “duela gutxi, LABek laneko arrisku psikosozial handia zegoela nabarmendu zuela”

Horren ondorioz, “plantillaren erdiak baino gehiagok sinatutako” idazki bat aurkeztu diete “Alkateari, Udaltzaingoaren buruzagitzari eta lan-arriskuen sailari”. Idazkiak oro har ondorengo puntuak ditu:

1. “Pandemia. Hobera egin badu ere, ez da amaitu”.
2. “Aldaketa arbitrarioak direnez, langileen ondoeza sustatzen du”.
3. “Polizia-plantilla gehienetan ez dago talde-aldaketarik, aldaketa pertsonalak edo puntualak baino ez daude (hori ulertzen eta partekatzen da)”.
4. “Buruzagitzak, irizpideak bateratzeko asmoz aldaketak justifikatzen ditu, irizpide horiek, talde bakoitzak ez dituenean sustatu behar, hori Buruzagitzaren erantzukizuna baita”.
5. “Koordinazioa eta giro ona murriztuko ditu egutegi berdina partekatzen duten beste zerbitzuekin (ertzaintza, adibidez)”.
6. “Aldaketek ezinegona sortuko dute taldeen barruan, barne-harreman txarrak daudelako”.
7. “Aldaketa arbitrarioak egin beharrean, Buruzagitzak aldaketa horiek egiteko proposatutako arrazoiak betez, aldaketak adostasunez egin daitezke”.
8. “Urtea bukatzear egonda, 2022rako familia-kontziliazioak aurrera eramateko arazo handia sortzen du langilearentzat”.
Era berean, udaltzainen talde batek “alkatearekin bilera bat egitea eskatu du”, baina honek “hitz egiteari uko egin dio”.
Udaltzain horiek azpimarratu dutenez “Prebentzio-teknikaria sailaren egoeraz interesatu den” bakarra izan da.

Hau guztiaren aurrean, “Udaletxeko sindikatuek (ELA eta LAB) beste alde batera begiratzen dute, badirudi beste behin ere langileekin egon beharrean enpresarekin eta agintariekin daudela”.

LABek, laneko arrisku psikosozial handia zegoela nabarmendu zuen arren, “orain ez dute ezer esaten, eta ELArekin batera ez diote jaramonik egin langileen sorospen-deiari”.

Oro har, udaltzain horien idatziak jakinarazi du “langileriaren erdia baino gehiago ez datorrela bat egungo udaltzainburuaren kudeaketarekin”.

Buruzagitzak aldaketak egingo ditu aurki, “talde-aldaketak”, baina “gaizki justifikatuta” daude udaltzain hauen arabera.

Izan ere, aldaketak egiteko “motibazio faltsuak” erabili omen ditu, eta hauen “helburua da saileko buruarekin bat ez datozen langileak «zigortzea»”.

Aldaketak zuzenduta daude “herritarrei laguntzeko eta herritarrei sortzen zaizkien arazoei irtenbideak emateko, beti prest dauden langileei”.

Idatzi honen arabera, udaltzain horiei “zigorra ezartzen zaie ematen duten erantzun denbora eraginkorra delako”, baita “lege eta administrazio gaietan dituzten ezagutzak nagusiak berak ematen dituenak baino zabalagoak direlako” ere.

Idatziaren hitzetan, “ezagutza, gaitasun eta jarrerengatik ‘mehatxupean’ sentitzen” da. Horren aurrean «lanak homogeneizatzeko» taldeak apurtzea erabaki du”.

Aldaketak “pertsonen arteko harremanak egokiak ez diren taldeak sortu ditu”, eta batzuetan egin behar duten lanagatik, “arrisku psikosozial handia sor diezaioke langileari”.

Udaltzainek aurreikusten dutenez, egoera berriak “lanean ezinegona, nekea, atsekabea eta bajak eragingo ditu, eta azkenean, herritarrek ordainduko dute”.

Aipaturiko udaltzainek ohartarazten dute “herritarrek, beraien lana aintzat hartzen ez duten, desmotibatutako langile-talde batekin egingo dutela topo”.

Goian aipatu bezala, udaltzain talde batekin bilera egiteari uko egin dio alkateak, eta horren harira, udaltzainek zera galdetu dute:

“Agintari ona al da langile batzuen arazoaren aurrean langile horiei bizkarra ematen diona? Agintari ona al bere lan taldean lan-giro ona eta motibazioa sortu beharrean guztiz kontrakoa egiten duena?”.

Udaltzain horiek aurreikusten dute “Arrasateko udaltzaingoarentzat garai zailak datozela, eta ondorioz, herritarrentzat, batzuek sailaren lanaren inguruan, irudi txarra bazuten ere, aldaketa horiekin egia bihurtzeaz gain, lehen azaldutako irudia hedatua izango baita”.

“Alkateak eta udaltzaingoaren buruzagitzak motibaziorik gabeko, ezjakintasunez eta zerbitzu txarrez betetako sail bat nahi badute, urtarrilaren 1etik aurrera izango dute”.

25 IRUZKIN

  1. Nire animo guztia Udaltzaingoari.
    Gobernuaren aldetik errespetu falta iruditzen zait langileekin elkartu eta haien eskaerak entzun nahi ez izatea.
    Udaltzainburuari dagokionez, galdetu egingo nioke zer egin duen, zein izan da aldaketaren benetako arrazoia, eta esango nioke funtzionatzen duena ez dela aldatu behar, gero makineria osorik hondatzen baita.

  2. Umeak bezala, tokiz aldatu didatenez, me piko. Hori da daukagun udaltzaingoa? Benetan? 5-6 urteko umeak beno, baina daukaten adinarekin? En fin, a ze nolako udaltzaingoa daukagun

    • Uste dut ez duzula mezua ulertzen jakin. Nire ustez, aldaketetatik haratago doa.
      Nola sentituko zinateke aldatuko bazina eta harremanik ez duzun norbaitekin lan egitea tokatuko litzaizuke?
      Konfiantza 8 lanorduetatik haratago doan eta talde-lana funtsezkoa den lan mota batez ari gara.
      Imajinatu jo egin nahi zaituztela, eta zure lankidea, lagundu beharrean, batu egiten da jotzeko…

      Bada, niri iruditzen zait taldeek zenbat eta hobeto funtzionatu, orduan eta hobeto funtzionatuko duela Udaltzaingoak, eta aldaketa horiekin gutxi inplikatuko direla lanean.

      • Talde aldaketa bategatik gutxiago funtzionatzen badute, sentitzen dot baina igual ez daue lan horretan jarraitu behar. Zenbat pertsona daz bere lankideekin ondo konpondu ez eta profesionalak izaten jarraitzen dutenak.
        Ez badira kapazak profesionalak izateko, joateko beste toki batera lanera.
        Umekerixak diela pentsatzen jarraitzen dot.

        • Lan-irizpideak nahasteak lan-gatazkak sortuko ditu. “Lider” on baten lehen dogma da.
          Udaltzainburuak proposatutako aldaketek gatazkak sortuko dituzte plantillaren barruan, eta dagoeneko gatazkak daude.
          Ez dut uste umekeria denik, haien egoeraren berri ematen ari baitira, eta, nire ustez, arazotsua da.
          Zerbitzu txarra ematen badute, erabat justifikatuta dago, eta kontuak Udaltzainburuari eta udal-gobernuari eskatu behar zaizkie, betearazleak eta arazoaren konplizeak izanik.

  3. Baina hain zaila da gauzak ondo egitea administrazioan??
    Anbulategi eta ospitalean borrokan, Aita Menin borrokan eta orain Udaltzaingoan?
    Kuriositatez, jakin daiteke erakunde hoietako agintari eta burusailak zelan heldu dira postu horietara?
    Gaitasuna dute horrelano postuetan egoteko edo “lagunak” direlako hor bukatu dute?

  4. Bitxia da sindikatuek aldaketak onartzea; izan ere, artikuluan ondo jartzen duenez, arrisku psikosozial handia dago.
    Batzuetan kalte handiagoa egiten diote langileari laguntzea baino. Ez dut ulertzen zer negozio izango duten udalarekin.
    Eta beste datu garrantzitsu bat da gobernuaren segizioak beste alde batera begiratzen duela langileen arazoen aurrean.
    Horrek guztiak eragina izango du herritarrentzako zerbitzuan, eta ezin zaie ezer aurpegiratu; laneko antsietate edo depresio egoera baten aurrean ezin baita asko eskatu.

  5. Udaltzain batzuen eritzia jasoten dugu, baina bitxia da sindikatuek aipatzen diren aldaketekin bat egitea. Artikulu honi beste aldekoen ikuspuntua falta zaio. Hala eta ere, leku aldaketak edozein lan esparruan ohizkoak dira. Ez dut uste horrenbesterako denik

    • Aldaketengatik dagoen nahigabea jakinarazten ari dira, eta gobernuak ez duela haiekin bildu nahi izan ere.
      Aldaketak, adostuak eta justifikatuak ez direnean, gaizki sentitzen dira, edozein sailetan.
      Ezbehar horrengatik zerbitzu txarra ematen badizute, ez etorri kexatzera.

  6. Aldaketak gora eta aldaketak behera, baina zein aldaketaz ari zarete? ez da batere ondo ulertzen artikulua, benetan.

  7. Lantalde berriak sortuko dira lankideak nahastuko dituztela esan nahi dute.
    Nahasketa horiek ematen dira Udaltzainburuak mehatxatuta sentitzen delako hainbat agenteren ezagutzagatik.
    Sortutako talde horietan ondo moldatzen ez den jendea egongo da, beraz, lan mota horrekin arazo handia da.
    Eta lan ezegonkortasun hori herritarrok ordainduko dugu.
    Eskerrik asko Udaltzainburuari herritarrei zerbitzu txarra emateagatik.
    Eskerrik asko gobernuari funtsezko zerbitzu batean egonkortasuna ahalbidetzeagatik.

  8. Kepa Urretxu:
    Esaten duzuna teorian erreza da, baina praktikan hori ez da gertatzen…
    Nahiz eta profesional ona izan, zure lan taldearekin ez baduzu harreman ona, lana ez da behar bezalakoa izango.
    Ez da berdina zure lana bakarrik egitea eta zure lankideen beharra ez izatea edo horrelako lan baten, zure lankideen laguntza behar duzunean…
    Esperientziatik hitz egiten dut, azkenean lankideen arteko erlazio txarrak, lanean eragina dauka nahi ta ez, eta hori sahitsezina da…
    Eta kasu honetan Udaltzaingoa taldeetan egiten du lana eta ordu asko dira elkarrekin egiten dituztenak…
    Ez dudana ulertzen da ze Udaltzainburu daukaten, nire iritziz nagusi baten ardura, lana antolatuz gain, bere kargura dauden langileak motibatzea izan beharko zen, beraien onena lanean eman ditzaten…, haserre edo desmotibatuta dagoen langile bat ez da eraginkorra, eta are gehiago langile publikoa denean… Badakigula esparru publikoa zelan funtzionatzen duen…

  9. Animo guztia langileentzat. Hori horrela, herritarrengan eragina izango duela argi dago.
    Tristea eta kezkagarria litzateke kolektibo baten larrialdi-dei baten aurrean boterea dutenek beste alde batera begiratzea; are gehiago, sindikatuek
    Artikuluan esandakoaren arabera, aginteria dutenak, benetan gai postu horretarako?
    Ikusi beharko genuke zertarako jarriak izan diren haien postuetan: enbarazu egin ez dezaren? Esbirro eta morroi perfektuak izan daitezen?
    Artikulutik, talde aldaketa batzuk baino zerbait larriagoa salatzen dela ateratzen dut; goikoek, langileriari ez entzutea, sorospen deiei men ez egitea, arazo psikosozialak dauden kolektibo batean aldaketa batzuek akordiorik gabe egitea…
    Momentu latzak langileentzat, baldin eta buruek autokritika egiten ez badute…

    En fin, dana ondo dihoanean kudeaketa oso erraza da; gauzak gaizki daudenean ikusten da benetan zein balio du postu baterako eta zein ez.
    Animo zuek,

  10. Zelako erridikuloa egiten ari zareten. Herri honetan eta une honetan gainera. Osasungintzan, hezkuntzan, lantegietan… prekarietateak, behin behinekotasuna eta malgutasuna nagusi den garai honetan, zuek ez zarete gai zuen artean moldatu eta lana behar bezela egiteko, pertsona berrietara moldatzeko?
    Zer da hau, israeldar eta palestinardarren arteko lantaldean sortu dituzte gerra erdian ebakuntzak egiteko?
    Hego eta Ipar koreakoak zarete?

    Jakina da urteetan institutoko gazteak bezala ibili zaretela elkarri faenak egiten, baina hori zuen arazoa da eta bidezkoa dena da edozein pertsonarekin tratatzeko gaitasuna izan behar duzuela administrazioko langile bezala, falta zena. Heldutasun apur bat faborez, eta ez mehatxatu herritarrak zerbitzua okertuko delako horrekin. Lankideei mobbinga egin diezuenean ere igerriko genuen, ala?

    • Zuk beste pertsona batzuekin aldeak izan ditzakezun bezala, haiek ere badute. Eta laneko 8 orduak zure lan egiteko moduarekin bat ez datorren norbaitekin igaro behar izateak gatazka asko sortzen ditu. Horri gehitu behar zaio ez dela lan arrunta, edozein unetan lankidearen laguntza behar duzula, eta jasoko ez baduzu ikusita, antsietatea eta laneko estresa sortuko dituela.

      Lankidearen laguntza funtsezkoa duen lana dute

      • Leku guztietan gaude pentsatzeko eta lan egiteko estilo ezberdinak dituzten pertsonak batera lanean eta lanpostuak eskatzen dituen betebeharrak gauzatzen. Guztiok ematen dugu zerbait gure lanean konbibentziagatik eta talde lanagatik. Ezberdintasun horiek ezin dira izan hain handiak eta gainditu ezinak.
        Dena den, aurreko taldeetan enrokatuta jarraitu nahi izateak ez zaituzte batere ondo uzten hain justu, zuoi. Zer muturreko gatazka izan ote duzuen orain elkarrekin lan egin ahal ez izateko. Pentsatzeko eta lan egiteko estilo edo moduek soilik ez bait dute justifikatzen ezintazun hori, guztiok egiten dugun bezala eta lanpostu guztiek berezko duten bezala ohitu beharko zinateke, arazo barik.

        • Ez dakit zer lan mota duzun, baina ziur ez dela Udaltzaingoak duen konfiantza-maila berekoa.
          Liskarren batean sartu behar dutenean eta agenteren bat bere kideak laguntzen ez diolako bakarrik aurkitzen denean, zoaz zu eta azal iezaiozu umekeria hutsa dela aldarrikatzen ari direna.
          Bi lankide antzekoak ez direnean, ezin dituzu elkartu lanean. Arrazoi arraroren batengatik egingo bazenu, ezin duzu haiengandik gauza handirik
          “Askoren astoa goseak hil” esaera zaharrak dio hori.

  11. Ridikuloa egiten ari zarete. Liskar baten agente batek besterai laguntzen ez badio, udaltzain hori ez da lanean egon behar.

    • Egoera bat aldarrikatzen ari dira, ondoeza. Udaltzaingoaren barruan arrisku psikosoziala gutxiesten ari zara.
      Jende askok ez du balio betetzen duen lanposturako, zure lanean ikusiko duzu, eta horregatik kaleratzen dute? Ez dut uste.
      Enpatia pixka bat, mesedez.

  12. Funtsezkoa ez dugu ulertzen?
    gure segurtasuna, motibatuta… ez dagoen kolektibo baten menpe dago egoera diferentetan beharrezkoak izango ziren herraminta gabe lan egiten dute; ezer galdetu gabe guregana zuzentzen dira dituzten baliabide eskaxekin, kasutan asko arriskatuz…
    ez al duzu uste, lanpostu horretan, taldeko konfiantza, giroa… ezinbestekoa dela?
    zer aterako da pentsatzeko eta lan egiteko kriterioak diferenteak diren lan talde batetik?
    zeinen erantzunkizuna da guzti hori?
    laburbilduz, langileak zerbaitetaz ohartarazten ari gaituzte eta buruek, entzun beharrean, guzti hori ahalbideratu egingo dute

    • Zerbitzu publikoak herritarra zaindu behar duen bezala, herritarrak zerbitzu publikoa zaindu behar du.
      Osasungintzarekin ikusten ari gara.
      Orain, herri gisa, Udaltzaingoa bezalako funtsezko zerbitzu bati lagundu beharko genioke.
      Zerbaitek funtzionatzen duenean, ez da aldatu behar, eta ikusitakoa ikusita, taldeek funtzionatzen dute.
      Udaltzainburuak ez du funtzionatzen, eta, beraz, gobernuak aldatu egin beharko luke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen