Ez Donk Amaituren kontzertuan 4 taldek parte hartuko dute larunbatean

    0
    1312

    Testua: Ez Donk Amaitu.

    Aspalditik bi urtetik behin Ez Donk Amaitu-k RIPen lagunek taldearen eta belaunaldi hartatik galdutako lagunen omenez topaketa egin izan du, eta baita kontzertua ere. Ez Donk Amaitu-k topaketa hori antolatu dugu azaroaren 26rako. Gau horretan kontzertua izango da Gaztetxean 22:00etan hasita, eta honako taldeek hartuko dute parte: 112 (Arrasateko punk-rock talde gaztea); Kañeria 13 (Garagartzako punk-rock talde leyenda, agertokira oso gutxitan igotzen dena); Pubic Enemy (Madrilgo punk-rock taldea) eta gau honetarako berrasmatutako Perlata & Perlitak (Arrasateko punk-rock taldea eta lagunak).

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen