Ez Donk Amaituren barruan ‘White Riot’ dokumentala eta ‘Rocka eta Feminismoa’ mahai-ingurua izango dira aste honetan

0
418

Ez Donk Amaitu ekimenaren barruan, ‘White Riot: arrazakeriaren aurkako rocka’ Rubika Shahek 2019an zuzendutako dokumentala izango da ikusgai bihar Amaia Udal Antzokian arratsaldeko 19:30etan. Londresko Rock Against Racism (RAR) protesta mugimenduan zentratzen da. 1976an sortu zen, Eric Claptonek Enoch Powell arrazistari emandako babesari erantzuteko. Garai hartan Ingalaterran aktibismoak eta musikak bat egin zuten arrazismoa eta ultraeskuinaren berpiztea salatzeko. Dokumentalen ziklo honen barruan, azaroaren 23an, ‘The Alllins’ dokumentala proiektatuko da, eta hilaren 30ean, ‘Queercore’.

Hilaren 17an, asteazkena, mahai ingurua ere izango da: ‘Rocka eta Feminismoa, zertan egingo dugu aurrera 80 hamarkadatik’. Arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturaten, eta Itziar Ziga idazlea, Emagin-eko kide eta kontzertu antolatzaile Miren Aranguren, eta maskulinitatearen inguruko tesia egin du Jokin Azpiazu soziologoa arituko dira. Azken mahai-ingurua azaroaren 24an izango da, ‘Rokanrola drogie donk’ izenburupean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen