Ez Donk Amaituren barruan ‘The Allins’ dokumentala eta ‘Ronkanrola drogie donk’ mahai-ingurua izango dira aste honetan

0
498

Ez Donk Amaitu ekimenaren barruan, bihar, asteartea, Amaia Udal Antzokian arratsaldeko 19:30ean ‘The Allins’ dokumentala eskainiko da. Dokumental hau Sami Asifek zuzendu du, eta 2019an estreinatu zen, Kevin Michael GG Allinen heriotzaren 26. urteurrenean. Arleta ama eta Merle anaia ditu protagonista nagusi, eta musikariaren bizitza kontatzen dute. “Nolabait hainbat punkiren amen omenezkoa da.”

Dokumentalen ziklo honen barruan, azaroaren 30ean, ‘Queercore’ dokumentala proiektatuko da. Zikloaren eta Ez Donk Amaitu ekimenaren azken ekitandia izango da. Erakusketa azaroan 27an, laruntaba, itxiko da.

Bestalde, hilaren 24an, asteazkena, mahai ingurua ere izango da: ‘Rokanrola drogie donk’. Arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturaten, eta “Lazkao Txiki bertsolariaren ateraldi batetik abiatuta (“Ingelesa, rokanrola eta hori danoi drogie donk”) 80ko pasarteak azalduko dira”. Gregorio Galvez Radio Popularreko irrati esatari jubilatua, Aurora Beltran Taures Zurdoseko front-womana, eta Gotzon Hermosilla idazle eta kazetari barakaldoarra (punka eta hardcore sakon ikertu dituena) arituko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen