Akenengo 24 orduetan ez dira positibo berririk atzeman Arrasatearren artean. Gainerako herrietan ordea bai atzeman dira zenbait kasu. Bergaran adibidez hiru kasu berri atzeman dira, Aretxabaletan 2 eta Oñatin 1.
Euskadin 477 positibo berri izan ziren atzo, eta horietatik 132 Gipuzkoan. Bizkaian eta Araban 271 eta 55 kutsatu gehiago izan ziren, hurrenez hurren. Atzo 5.669 PCR proba egin ziren.