EUSPOT lehiaketaren bederatzigarren edizioko gaia “Zer dago janzten dugunaren atzean?” izango da

    0
    930
    EUSPOT

    Spotak nabarmendu beharko ditu moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak. Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea. Parte-hartzea gorantz doan lehiaketa da, iaz Euskal Herri osotik jasotako 98 lan aurkeztu ziren.

    Testua eta argazkia: EUSPOT.

    Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko banatzen dira Euspot sariak eta aurtengoa, jadanik, 9. edizioa izango da. “Zer dago janzten dugunaren atzean?” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman Komunikazioa.

    Parte-hartzea gorantz doan lehiaketa da, iaz 98 lan aurkeztu ziren, eta horrek erakusten du ikus-entzunezkoen formatuak interesa pizten duela gaur egungo gizartean. 2019ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena izan zen  Euskal Herriko leku askotatik jasotako spotekin, horien artean Hernani, Tutera, Sopela, Bilbo, Zarautz, Oñati, Gasteiz, Aramaio, Donostia, Aretxabaleta, Fontellas, Eskoriatza, Eibar, Durango, Ordizia, Hondarribia, Zaldibia, Ondarroa, Tolosa, Arrasate, Urretxu, Zumarraga, Andoain, Bergara… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 62 lan jaso ziren eta 18 urtetik gorakoek eginiko 36 lan. Asmoa da euskarazko sormena bultzatzea. Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte.

    Aurtengo gaia: “Zer dago janzten dugunaren atzean?”

    Aurten, Euspot lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentzia berriak markatzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko kontsumismora bultzatzen gaituzte, erabili eta botatzeko arropa merkea erostera gehienetan. Horrek dakartzan ondorioei erreparatu gabe: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera, osasun arazoak, besteak beste. Erosten dugunaren kontzientzia hartzea, batez ere arroparen kasuan. Modaren industriaren gurpil zoroa bazterrean utzi eta alternatibak badaudela ikusaraztea. Arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnarketa egitea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen