‘Euspot’ ekimeneko bideoak online ikusgai

0
735

Euspot (euskarazko spot lehiaketa), ekimenaren antolatzaileek azken asteetan jasotako bideoak bildu dituzte eta orain beraien web orriaren bitartez ezagutzera eman dituzte: “2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamentuak eta alarma egoerak pare parean hartu gaitu eta izugarria izan da egoera honetan ere jaso dugun lan kopuru handia . Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio…. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.”

Bideoak ikusteko esteka

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen