Testua: AEK
Euskal Herri osoan, ostalaritza itxita dago; eta horrek eragin nabarmena dauka mintzapraktika-egitasmoetan, talde gehienak kafetegietan nahiz tabernetan elkartu ohi direlako. Hala ere, arazo berriak ez gaitu mututuko: online ere mintzapraktika egiteko aukera bermatuko dugu, aurrez aurrekoaren osagarri moduan; izan ere, mintzalagunek batzen jarraituko dute, osasun- eta segurtasun-neurriak aintzat hartuta. Horretarako, plazak, parkeak, herrietako aretoak eta bestelakoak erabiliko ditugu, eta, hori guztia gutxi izanez gero, bestelako dinamikak ere sustatzen ari gara: paseolagunak, esate baterako.
