Euskararen eta eskubideen aldeko protesta martxoak 6an

0
290

Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak bat egiten du Euskalgintzaren Kontseiluak, martxoaren 6rako, Bilbon deitu duen elkarretaratzearekin. Eta arrasatearrak deitzen ditu egun berean, 18:30ean eta Arrasateko herriko plazan batzera, euskararen aurkako azken sententziak salatzeko eta langile zein herritarren eskubideak aldarrikatzeko.

Azken hilabeteetako hainbat sententzien soka beretik, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegia izan da oraingo honetan Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituena, euskararen ezagutza eskatzea ┬źdiskriminatzailea┬╗ dela iritzita.

Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu dira, lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen berrehundik gora langileren etorkizuna kolokan jarriz. Beraz, erabaki horrekin epaileek herritarren hizkuntza eskubideei ez ezik langileen eskubideei ere egiten diete kalte.

Oraingoan Bizkaiko Foru Aldundiaren hizkuntza politikaren kontra egin du oldarraldi judizialak, duela hilabete batzuk Gipuzkoako Uliazpi fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edota Irungo udaltzaingoen deialdiaren kontra egin zuen bezalaxe, besteak beste.

Geroz eta argiago dago, oldarraldi orkestatu baten aurrean gaudela, erakunde publikoen hizkuntza politiko oro deuseztatzeko xedea baino ez duena, eta herritarroi kalera irten eta gure desadostasuna adieraztea dagokigu. Egoera hori izanik, Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak deialdiarekin bat egitera deitzen zaituzte Arrasateko euskaltzale, langile, eragile eta alderdi politikoak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen