Euskararen aurkako erasoak salatzeko manifarako busa antolatzen ari dira

0
681

Manifestazio nazionala Baionan izanen da apirilaren 6an, igandez, Euskal Herrian Euskarazek antolaturik.

Kartela: EHE / Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate eta Debagoienetik ere autobusa antolatzen dihardute, eta honezkero izen-ematea zabalik da.

Autobusa 9:30ean abiatzekoa da eta arratsaldeko 16:00etan itzultzekoa. Izena emateko deitu edo idatzi 666 808 345 zenbakira.

Adi, izena emateko azken eguna martxoaren 27a izango da, hots, ostegun honetan. EHEtik adierazi bezala, “Justizia euskararentzat! Justizia euskaldunontzat!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen