Euskararen aurkako epaiak direla eta, Arrasaten autobusa antolatu da

0
971

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Euskaldunon Hizkuntza-Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloa.

Euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurkako ebazpenak direla eta, Bilbon manifestatzera dei egin du Kontseiluak.

Nazio mailako ekitaldi hau azaroaren 4an aurrera eramango da, eta Arrasateko Protokoloak bat egin du deialdiarekin.

Gainera, Arrasaten autobusa antolatu dela jakitera eman du AEDek (Arrasate Euskaldun Dezagun), eta izen-ematea atzotik zabalik da:

Izena emateko bertaratu AEDra, Debagoieneko AEKra edota Irati tabernara. Azken eguna urriaren 31 izango da.

Eskoriatzan autobusa 14:40ean abiatuko da, Aretxabaletan 14:50ean eta Arrasaten 15:00etan. Tiketa langileentzat 10 €, eta langabe eta ikasleendako 5 €.

Manifestazioa Euskalduna jauregitik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan, “oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen