Argazkia: Arrasateko Udal Euskaltegia.
2008az geroztik egiten duen moduan, urtero legez, Arrasateko udal euskaltegian ume eta nerabe etorkinentzako errefortzu programa abian jarri dugu aurten ere Kulturolan.
Ikasturte hasieratik, 121 ikasle ari dira euskara klaseak hartzen, DBHko 38 eta LHko 83. Guztiek ere gure herrian integratzeko esfortzua egin nahi dute, eta horretarako, euskara ikastera etortzen dira gure kulturan barneratzeko. Peru, Honduras, Nikaragua, Pakistan, Maroko, Txina… mundu zabaleko hainbat herrialdetako ikasleak ditugu gurean.
Klaseak hasi eta behin adaptazio prozesua gaindituta, haur eta nerabeen gurasoen bisita jaso dugu euskaltegiko areto nagusian, eta klaseen helburuak eta prozedura zer nolakoak diren ikusi eta ikasi ahal izan dute.
Aretoa goraino bete da, eta gurean integratzeko nahia bizi-bizi dagoela erakutsi dute.




