Euskara eta krisi ekologikoari buruz hitzaldia emango du Sukar Horiak

0
270

Irudia: AHTaren aurkako taldea / Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Urtarrilaren 30ean, Euskara eta krisi ekologikoa ardatz izango dituen hitzaldia egingo da Kulturaten, AED elkarteak antolatuta.

Hitzaldia Sukar Horia kolektiboko kideek eskainiko dute, krisi ekologikoaren eta klima larrialdiaren inguruan kontzientzia pizteko eta lan egiteko helburua duen talde ekologistak.

Hasiera batean, euskarak eta ekologikoak amankomunean gutxi dutela pentsa daitekeen arren, Sukar Horia kolektiboko kideek oso bestelako ikuspegia emango digute. Euskararen biziberritzeak edan al dezake ekologismotik? Eta euskalgintzak mugimendu ekologista elikatu? Edota, ze etorkizun izan dezake euskarak gizarte kolapso batean? Ze aukera, ze arrisku?

Sukar Horia kolektiboko kideek ekarriko dizkigute erantzunak AEDk urtarrilaren 30erako antolatutako “Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara?” hitzaldira. Saio honekin, Euskara Zubi zikloari emango dio hasiera AEDk. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan hasita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen