Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean euskararen kontrako azken sententziak salatzeko. Bilkura 18:30etan izan da Herriko plazan eta hainbat herritar batu dira.
Azken astean, hainbat udalek jaso dituzte beren hizkuntza politiken aurkako epaiak. Donostia, Astigarraga, Usurbil… Arrasate hurrengoa izan daiteke. Horregatik, herrietako hizkuntza politikak auzitegietatik inposatzen ari denean, gure hizkuntza eskubideen defentsan antolatu eta aktibatu egin diea, euskaldunen eskubideak benetan bermatuko dituen arkitektura juridiko berri bat aldarrikatzeko eta euskarafobo auzitegien esku-sartze politikoa salatzeko.







