Hizkuntza-eskubideen Arrasateko protokoloa publikoki aurkeztuko da

0
469

Beheko testua eta artxiboko argazkia: Protokoloaren sustatzaileak.

Datorren asteazkenean, apirilak 26, Euskaldunon hizkuntza-eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa aurkeztuko dugu, Kulturateko Loramendi gelan eta 19:00etatik aurrera.

Protokolo horren helburu orokorra Arrasaten euskararen normalizazioaren eta erabileraren alde egitea izango da, euskaldunon hizkuntza-eskubideak oinarritzat hartuta, horien inguruko kontzientziazioa, aldarrikapena eta mobilizazioa sustatuz.

AEDko bazkideek egindako mintegi batean mahairatu zen protokolo horren beharra eta honako eragileok osatzen dugu, gaur-gaurkoz, protokoloaren mahai eragilea: AED elkartea, Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK, Ekin emakumeak elkartea eta Txatxilipurdi elkartea.

Aurkezpen ekitaldian gonbidatu berezi bat izango dugu, Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta legelaria. Hizkuntza-eskubideei lotutako gaietan aditua da Urrutia, eta egungo marko legalak, gure hizkuntza eskubideak baliatu ahal izateko, jartzen dizkigun mugak eta izan ditzakeen zirrikituak azalduko dizkigu.

Mezu honen bitartez, protokoloaren sustatzaileok aurkezpenera gerturatzeko deia egiten diegu herriko beste eragileei zein euskaldunok hizkuntza-eskubideen arloan bizi dugun babesgabetasunagatik eta geroz eta sarriago jasaten ditugun erasoengatik arduratuta dauden herritar guztiak. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen defentsak guztion beharra dauka. Jabetu, antolatu eta mugi gaitezen!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen