Udalatxetik saioa egin da “Euskal Herriko txalapartari denen omenez”

0
742

Bideoa: Ttakun.

Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeko Beñat Osinaga eta Gorka Zubizarreta ‘Zarre’ atzo Udalatxeko gailurrera igo ziren, hau da, gorengo gailurrera.

Txalaparta txiki bat igo zuten bizkarretan, eta gailurrean dagoen maparen mahaiaren gainean jarri zuten. Ondoren saio librea egin zuten “Euskal Herriko txalapartari guztien omenez”.

‘Zarre’k baloratu du “saio oso polita izan dela, hunkigarria”, eta une berezian “eguzkia jaisten ari zela eta iluntzeko gutxi falta zela”. “Euskal Herriko txalapartari denen omenez”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen