Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Iker Echebarria Ayllon-ek eman du hitzaldia, baieztatuz emakumeak “zapalduak eta baztertuak” egonda ere, “gerraren testuinguruan trebeak izan” zirela.
Aurrera darrai ekitaldi sorta eta asteazkenean Echebarria Ayllon-ek hitzaldia eman zuen, Historia modernoan doktore UPV Unibertsitatean.
Emanaldia gehienbat “XVIII. eta XIX. mendeetan zentratu” zen, “testuinguru berezi batean, gerraren testuinguruan”, eta hartara “testuinguru horretako emakumearen irudia aztertu dut”.
Historialariak baieztatu du emakumeak “nagusiki zapalduak zeudela esango genukeela, baina emakumea gerraren testuinguruan trebea izan” zen. “Haien memoria, zentzu batean, zapalduta egon da eta hori berreskuratu behar dugu”.

Zapalduta egonda ere “emakumearen irudia erabili zuten gerran eta gerraostean nazioaren inguruko diskurtsoak egiteko. Hori egin zuten orduko nazio berriek nazioa goraipatzeko”.
Hau da, “emakumeen irudi publikoa eta politikoa erabilia izan zen, nahiz eta egunerokotasunean zapalduak eta baztertuak ziren”.
Hitzaldi zikloak aurrera jarraituko du datorren asteazkenean, azaroaren 26an, ‘Juan de Elejalde, Garagartzako elizatekoa, eta Azpeitiko berpizkundea’ hitzaldiarekin.
Ekitaldia Kulturaten izango da arratsaldeko 19:00etan, eta Miren de Miguel Lesacak emango du, Arte Ederretan graduatu hirukoitza.




