Euskadiko tronpetajoleen lehenengo topaketa Arrasaten

0
844

Euskadi Brassek antolatuta, azaroaren 11ean, larunbata, Juan Arzamendi Musika Etxean , Euskadiko Tronpetajoleen lehen Topaketa egingo da. 90 musikari izena eman dute jada  eta  lehen mailako 2 Tronpetajoleen aholkuak jasotzeko aukera izango dute: Luis González eta Miguel Angel Torres.

Luis González  Musikeneko ( Goi mailako  musika ikastegia) Tronpeta irakaslea da eta bestalde  freelance gisa  aritzen da agrupazio desberdinekin. Miguel Angel Torres Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Tronpeta Bakarlaria da.

Arrasate Musikaletik 15 tronpetajole parte hartuko dute. Egunean zehar ekintza desberdinak izango dira. Ikasleek taldeka prestatu dituzten piezak jotzeko eukera izango dute eta Tronpeta  marka desberdinen espozizioa ere egingo da.

19:00etan Euskadi Brass taldeak, doako kontzertua eskeiniko du Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriunean. Kontzertua ikusteko lehentasuna partehartzaileek izango dute baina gero ikusteko aukera  edozeinentzat emango da aforoa bete arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen