Argazkia: Arrasateko Udala.
Arratsaldeko 19:00etan emanaldiak izango dira Portaloian, Arbolapetan, Okorotegiko plazan zein Ferreriasko Arotz plazan. Ondoren, denek batera eta 20:00etan hasita, kontzertu bateratua ospatuko da Herriko plazan.
Ekitaldi hau Udalak antolaturiko Udazabalen baitakoa da, eta gidari lanetan Alberto Urretxo ariko da, tronbonista eta zuzendari arrasatearra.




