Euskadi Brass taldeak 10. urteaurreneko diska aurkeztu du JAMEn

0
695

Euskadi Brass taldeak kontzertua eskaini du Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean, 10. urteaurreneko diska berria aurkeztuz.

“Diskoa Soinuaren Bidaia proiektuaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo (Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria) buru dela. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin burutu da, euskal kultura eta musika hezkuntza bultzatzea helburu duen ekimen gisa. 10 Urte ez da musika bilduma bat soilik; disko honek Euskadi Brass taldearen ibilbidea eta euskal musikariaren komunitatean izan duen eragina jasotzen ditu”.

“Proiektuak metalezko haize-instrumentuen inguruan komunitate sendo bat sortzea lortu du Euskal Herrian, eta horren ondorioz, formakuntza eta transmisioa ezinbesteko ardatzak bilakatu dira. Euskadi Brass-en 10 urteurreneko disko hau eta horren aurkezpena ospakizun bat baino gehiago dira; gure musika-hezkuntzaren eta euskal kulturaren aldeko konpromisoa erakusten dute”.

Kontzertuan besteak beste, Beatriz Arzamendik, Juan Arzamendi Musika Etxerako konposatu zuen Fanfarrea interpretatu dute. Arrasate Musikaleko Tronboi, Bonbardino, Tuba, Tronpeta eta Tronpa ikasleek ere parte hartu dute kontzertuan.

Arrakastatsua izan da emakizuna, JAMEko aforoa bete da, 174 eserleku guztira. Bestetik, kontzertua hasi aurretik minutuko isilunea eta agur jaunak abestia eskaini diote zendutako taldekide bati, goian bego.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen