Arrasateko ekitaldiak Geikek prestatu ditu, eta ostiral honetan hasiko dira. Helburua da “haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako”. 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei edo guraso rola betetzen duten helduei dago zuzendua.
Kartela: Geike / Argazkia: MB artxiboa.
Nazio mailako Taupa Mugimenduak Eusfera ekimena proposatzen du, eta Arrasaten GEIKE antolatzen dabil.
Helburu nagusietako bat da “gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiago izatea”. Arrasaten honakoa izango da egitaraua:
- Maiatzaren 4an eta 5ean informazio-gunea Biteri plazan
- Maiatzaren 8an hasiera ekitaldia eta jolasak Altamiran 17:30etik 18:30era
- Maiatzaren 10ean familia-talde jolasak Musakolako San Isidro plazan 12:00etatik 13:00etara
- Maiatzaren 11n ipuin kontaketa Euskararen plazan 17:00etatik 18:00etara, euria egingo balu Txaetan
- Maiatzaren 14an mahai-jokoak Santa Barbarako ur parkean 16:30etik 17:30era





