Arrasatear gazteak orain arteko txapeldunari, Marine Bigey-ri irabazi dio, frantziar estatuko Cruzilles-lès-Mepillat herrian.
Argazkia: ISKA Europe.
Garaipen honi esker, Maialenek orokorrean orain arte 13 borrrokalditan 10 garaipen lortu ditu eta 3 porrot izan ditu.
Kontinente mailako gaurko borrokaldiak 5 round izan ditu, eta epaileek puntu gehiago aitortu dizkiote arrasatearrari.
Ondorioz, 25 urterekin, ISKA kategoriako Europako txapelduna izatea lortu du, 48 kiloz azpiko kategorian, zorionak Maialen!




