Etxebizitzaren negozioaren aurkako asanblada egingo da apirilaren 1ean

0
410

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak asanblada antolatu dute, etxebizitzaren negozioaren aurkako borrokari buruz informatzeko. “Arrasate etxebizitzaren negozioaren aurka” lelopean, topaketa apirilaren 1ean izango da, 18:30ean, Kulturateko Garibai aretoan.

Bileraren helburua apirilaren 5erako Donostiako manifestazioa prestatzea da. “Apirilaren 5eko manifestazioaz gehiago jakin nahi duzu? Animatu datorren asteartean Arrasaten egingo dugun asanbladara gerturatzera!“. Antolatzaileek salatu dute etxebizitzen espekulazioan enpresen eta politikarien arteko adostasuna dagoela, eta horrek zaildu egiten duela herri-klaseek etxebizitza eskuratzea. “Espresari eta politikarien eskutik ez da irtenbiderik etorriko. Kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsalaren alde antolatu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen