Estrella Tabernak mus txapelketa antolatu du abenduaren 30erako. Izena txapelketa ospatuko den egunera arte eman ahal izango da, gaueko 22:00rak arte hain zuzen, orduan hasiko baita txapelketa. 50 bikotek parte hartu ahal izango dute, eta bakoitzak 40 euro jarri beharko ditu. Bikote irabazleak bildutakoaren %50a jasoko du, bigarrenak %35a eta hirugarrenak %15a. Gainera, beste sari batzuk banatuko dira.