Estatu espainiarreko gobernuak alarma-egoera 15 egun gehiago luzatu du

0
1291


Espainiako Gobernuak alarma egoera luzatu du Ciudadanos, EAJ, CC, Más País, Teruel, NC eta PRC alderdien babesari esker, baina pandemia hasi zenetik babes txikienarekin lortu du. Alarma egoera maiatzaren 24ra arte egongo da indarrean eta aurrera atera da aldeko 178 botorekin, kontrako 75ekin eta 97 abstentziorekin.

Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak laugarren luzapena onartzea eskatu du, deseskalada plana aplikatzeko eta koronabirusa garaitzeko legezko ezinbesteko tresna dela uste duelako. Bere hitzaldian, Sanchezek biktimei omenaldi publikoa egingo diela iragarri du, eta dolu ofiziala ezarriko duela “herrialdearen zatirik handiena deseskaladaren 1. fasean dagoenean”. Beste babes bat eskatu die bozketa horretatik aldendu diren alderdiei: “Orain alarma egoera altxatzea erabateko akatsa izango litzateke”.

Pablo Casado PPko buruak gogor egin zuen Gobernuko presidentearen aurka, eta botere absolutuak eskatzea leporatu zion, baina onartu zuen bere alderdiaren botoa abstentzioa izango zela. ERCren birak, abstentziotik ezezkora, eta EAJk eta Ciudadanosek orain emandako babesak, Gobernuarentzat etorkizunean beste itun batzuk egiteko aukera ematen die hainbat alderdiri, krisi honetan behintzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen