‘Eskuz esku. LAB zabaltzen’ proiekzio-solasaldia asteazkenean egingo da

0
458

Kartela, artxiboko argazkiak eta beheko testua: Arrasateko LAB.

Duela 50 urte, langile abertzale talde batek jarri zuen gaur LAB denaren hazia. Zuhaitz baten hazkundearekin konparatzen dugu sindikatuaren bilakaera. Jarritako hazia ernaldu egin zen eta hazi horrek sustraiak bota zituen. Sustraiei sendo eutsita, adarrak zabaltzen ari gara orain, gure egitasmoa aberasten, zabaltzen ari gara. Mende erdiko historian lehen aldiz, 50.000 afiliatuko langa gaindituta osasuntsu eta indar betean da sindikatua.

LABen 50. urteurrenaren harira egin den dokumentalaren proiekzio eta solasaldia eskainiko dugu Arrasaten, maiatzaren 22an, asteazkena, 18:00etan Kultur Ateko Areto Nagusian.

Solasaldian, garai desberdinetako kideak izango ditugu hizlari, eta dokumentalean, bost hamarkadetako ibilbidea islatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen